martes, 4 de agosto de 2009

Eraikinaren deskribapena



1924-an eraikitako gurin fabrika bat da. Hormigoiz egindako Euskal Herriko bigarren eraikina izan zen, Federico Ugaldek egina.
Fabrika horrek Zorrotzako ontzigintzaren eraikin batzuk eta soka fabrika bat berrerabili zituen, gaur egun erdi eraitsiak daudenak. Lau urtez lan egin zuen gurin fabrika bezala, krisia ailegatu arte.
“Molinos Vascos”en eraikin printzipala bi gorputz osatzen dute. Guztira 1000 m2 ko oina du, hautako 600 m2 biltegia izan zen eta bestea siloak izan ziren. Eraikinaren fatxada printzipala itsasadarrera begiratzen du, honek trenen karga eta deskargarako balio zuen kaiaren aurrean kokatuta dago. Biltegiak 5 solairu ditu eta estalki neo-euskaldun baten bidez bukaera ematen zaio gorputz horri. Eraikin honen bereizgarritasun handiena beste gorputza osatzen duten 22 metroko 15 siloak dira, ondorioz eraikinaren gorputz honek ez du solairurik.
Eraikina baoz beteta dago, siloen bolumenean izan ezik. Aurreko fatxadan sei leiho ardatz daude eta itsasadarrera dagoen fatxada bolumen horizontal moduan funtzionatzen du, komunikazio dorrea deserdiratua egonik, dorrean eskailerak eta jasogailuak kokatzen dira.

Eraikinaren egitura hormigoi armatuzkoa da, lau zutabe zentral ditu, eraikina bi hormartetan banatzen dituena. Inguruko hormetan pilastrak aurki dezakegu zutabeekin batera lan egiteko. Inguruko horma zatika jarritako hormigoi armatuzkoak dira. Estalkia bi isurialdekoa da, hasieran teila laua erabili zen estalkia osatzeko baina gaur egun uralitazkoa da, zurezko bilbadura gainean jarrita eta azken honek zurezko zertxatan bermatua. Kanpoaldetik aleroen tiranteak ikus daitezke.
Gaur egun eraikin hau monumentu industriala da. Eraikinaren egoera nahiko txarra da, honen arrazoia estalkiaren zati handi baten falta da.
antzinako argazkiak