miércoles, 12 de mayo de 2010

In process

Oinak ez dira definitiboak, baina bloga ez duenez mugimendu asko, zeozer igotzea erabaki dut

Hurrengo irudiak sugearen itxituraren ideiak dira, bisualen arabera sortuko ziren grieta horiek, eta espazio pribatuen arabera ere
Tailerren satiaren barne ikuspegia

Sugearen zati bertikala, bulego dorrea dena
Auditorioaren itsura ez definitiboa
Luzerako sekzioa
Siloan kokatzen den eskailera borobila

Erdiko gunea, argi putxua


jueves, 11 de marzo de 2010

barneko argazkiak

Eraikinean barneratzea oso zaila denez interneten aurkitutako argazkiak egokiak dirudite barneko egoera ikusteko, 2008 ko argazkiak dira.

martes, 2 de marzo de 2010

lunes, 1 de marzo de 2010

proposamena





Eraikin multzoaren bolumenak eta elementu berriak batzeko eraikinarekin ibilbide bat sortu dut, horrekin batera lehen zegoen arazoa bolumen neutroa eta eraikinaren arteko topagunea ekiditen dut, barneko erabilerak pixka bat aldatu dira, kafetegia gune publikoena toki hoberenean kokatuz, eraikinaren goiko aldean.
Orubea eta eraikinaren jabearekin hitz egin eta gero, eraikinera ez sartzeko gomendatu dit, dauden arriskuengatik, adibidez: siloen azpian 5 mko urperatutako foso bat dago, eraikinaren estalkia aldatu zutenean teilak goiko pisuan utzi zituzten eta solairuen egoeragatik teilak erortzen dira noizean behin, baita untziolak zeuden gunean begetazioa dela eta ez da ikusten zer dagoen azpian.
Jabea komentatu dit eraikinaren egoera gaur egun: metal guztia lapurtu dute, igogailua desagertu da, barandilak, zurezko solairuak ustelduak daude, habeen egoera ez da oso ona, estalkia ikus daitekeenez erdi eroria dago, kordeldegiaren horma erortzen hari da,...

Kanpotik ateratako argazki hauetan ikus daiteke gutxi gora behera nolakoa den barneko egoera solairuei begira. Argazkian baino hobe bertan ikusten da, ia solairu guztia erorita dago, eta habe batzuen egoera ez da oso ona, beraz egoera txarrean dauden gauzk botako ditut, egitura izan ezik. Egituraren presentzia barneko memoria mantentzera errazten duelako.

lunes, 8 de febrero de 2010

jueves, 28 de enero de 2010

Eraikinaren egoera



Eraikina hasierako formara bueltatzea da nire proposamena, gaur egun atzikitutako eraikin arrastoak ditu, eta ez daude egoera onean. Horretarako, kordeldegi eraikina, sarrerarekin eta eraikin printzipala, hasieran eraikin zen moduan mantentzea erabaki dut, monumentu industrialaren legedian, irakurri dudan bezala, eraikinaren egoeraren arabera moldatu daiteke, nahiz eta mantenduko dena hasierako forma bera mantendu behar du. Guzti hori udalaren baimenarekin.
Nire galdera da legedi hori zehatz mehats bete behar dudan ala ez, bete behar badut, gauza asko ezin izango ditut egin, bakarrik moldatu nahi dudana egoera txarrean dagoela esaten badut.

miércoles, 27 de enero de 2010

Erabilerak



Eraikinaren tamainak erabilera zehazten du, honen kokapenak eta bolumenen arteko erlazioak.
Zerbitzu erabilera duten bolumenek berriak izango dira, ezate baterako taberna, jantokia, parkina, etab.