Orubea eta eraikinaren jabearekin hitz egin eta gero, eraikinera ez sartzeko gomendatu dit, dauden arriskuengatik, adibidez: siloen azpian 5 mko urperatutako foso bat dago, eraikinaren estalkia aldatu zutenean teilak goiko pisuan utzi zituzten eta solairuen egoeragatik teilak erortzen dira noizean behin, baita untziolak zeuden gunean begetazioa dela eta ez da ikusten zer dagoen azpian.
Jabea komentatu dit eraikinaren egoera gaur egun: metal guztia lapurtu dute, igogailua desagertu da, barandilak, zurezko solairuak ustelduak daude, habeen egoera ez da oso ona, estalkia ikus daitekeenez erdi eroria dago, kordeldegiaren horma erortzen hari da,...
Kanpotik ateratako argazki hauetan ikus daiteke gutxi gora behera nolakoa den barneko egoera solairuei begira. Argazkian baino hobe bertan ikusten da, ia solairu guztia erorita dago, eta habe batzuen egoera ez da oso ona, beraz egoera txarrean dauden gauzk botako ditut, egitura izan ezik. Egituraren presentzia barneko memoria mantentzera errazten duelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario