PANEL FINAL
lunes, 29 de octubre de 2012
viernes, 28 de mayo de 2010
miércoles, 12 de mayo de 2010
In process
Oinak ez dira definitiboak, baina bloga ez duenez mugimendu asko, zeozer igotzea erabaki dut
Hurrengo irudiak sugearen itxituraren ideiak dira, bisualen arabera sortuko ziren grieta horiek, eta espazio pribatuen arabera ere
Tailerren satiaren barne ikuspegia
jueves, 11 de marzo de 2010
barneko argazkiak
Eraikinean barneratzea oso zaila denez interneten aurkitutako argazkiak egokiak dirudite barneko egoera ikusteko, 2008 ko argazkiak dira.
martes, 2 de marzo de 2010
lunes, 1 de marzo de 2010
proposamena


Orubea eta eraikinaren jabearekin hitz egin eta gero, eraikinera ez sartzeko gomendatu dit, dauden arriskuengatik, adibidez: siloen azpian 5 mko urperatutako foso bat dago, eraikinaren estalkia aldatu zutenean teilak goiko pisuan utzi zituzten eta solairuen egoeragatik teilak erortzen dira noizean behin, baita untziolak zeuden gunean begetazioa dela eta ez da ikusten zer dagoen azpian.
Jabea komentatu dit eraikinaren egoera gaur egun: metal guztia lapurtu dute, igogailua desagertu da, barandilak, zurezko solairuak ustelduak daude, habeen egoera ez da oso ona, estalkia ikus daitekeenez erdi eroria dago, kordeldegiaren horma erortzen hari da,...
Kanpotik ateratako argazki hauetan ikus daiteke gutxi gora behera nolakoa den barneko egoera solairuei begira. Argazkian baino hobe bertan ikusten da, ia solairu guztia erorita dago, eta habe batzuen egoera ez da oso ona, beraz egoera txarrean dauden gauzk botako ditut, egitura izan ezik. Egituraren presentzia barneko memoria mantentzera errazten duelako.
lunes, 8 de febrero de 2010
jueves, 28 de enero de 2010
Eraikinaren egoera
Eraikina hasierako formara bueltatzea da nire proposamena, gaur egun atzikitutako eraikin arrastoak ditu, eta ez daude egoera onean. Horretarako, kordeldegi eraikina, sarrerarekin eta eraikin printzipala, hasieran eraikin zen moduan mantentzea erabaki dut, monumentu industrialaren legedian, irakurri dudan bezala, eraikinaren egoeraren arabera moldatu daiteke, nahiz eta mantenduko dena hasierako forma bera mantendu behar du. Guzti hori udalaren baimenarekin.
Nire galdera da legedi hori zehatz mehats bete behar dudan ala ez, bete behar badut, gauza asko ezin izango ditut egin, bakarrik moldatu nahi dudana egoera txarrean dagoela esaten badut.
miércoles, 27 de enero de 2010
Erabilerak
jueves, 22 de octubre de 2009
martes, 6 de octubre de 2009
eskema
miércoles, 30 de septiembre de 2009
aurkezpena
programa

Bilbo eta barakaldo artean dagoen Bilboko azkenengo auzoan kokatzen den fabrika bat aukeratu dut kultur zentrua egiteko, Zorrotza auzoan.

egungo ordenazioa, dena bota behar dutena plan bat bertan jartzeko.
erabilera eskema

zorrotzako erabilera analisia, zorrotzako punta indartzeko erabilera berriak behar dira bertan.(aldatu beharreko eskema)


Eraikina antzinako zorrotzako ontzioletan kokatuta dago. 1924 an eraiki zen eta zereala txikitzeko eta biltzeko balio zuen eraikina.

L formakoa da alde batean siloak eta bestean builtegia izanik.
Hormigoi armatuzko egitura du, bitegiaren aldea bi krujiatan banatuta dago erdiko zutabe ilara baten bidez, aldi berean inguruko hormak karga hormak dira, zutabeak dauden alturan pilastrak agertzen dira horma lagunduz.
honen egitura zurezkoa da, uralita zurezko entramatu baten gainean eusten da eta honek aldi berean zurezko pendoloi zertzatan.
trenen sarreratik ikusita

kaitik ikusita

barnetik ikusita
siloen bolumenaren beheko pisua
fabrika untziolaz aparte kordeldegi baten eraikina erabili zuen fabrikaren parte izateko.kordeldegi honek zatitu izan zen fabrikari sarrera egokiago bat egiteko.

Begi bistaz ikus daiteke eraikina beste arokoa dela erabili zen materialagatik, manposteriaz egina dago, baina birmoldatutako zatiak ere badaude, bertan ez dena ikusten manposteria.

Mantendu beharreko elementuen artean ingukuruko horma dago, orubearen barrualdean dagoen putxuarekin batera.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)





























